XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); ta Elizak bere lanetan azke jarduteko eskubidea dauala ta izan bear bere dauala, deadarrez esanez....

Ta Afrika'ko leterri Kamerun-en be, Ndongono gotzai baltza matxinadagilleakaz batera salatua izan da.

Matxinada egitera zoazenak laterriko lendakaria botatzea nai eben, ta espetxera sartuak izan dira.

Baina gotzaia orainik azke dabil.

Matxinadagilleai epailariek kontuak eskatzean ta artzean, gotzaiaren izena bere atera dabe.

Eta gotzaiak erantzun dau, egia dala, berak be matxinadea gura ebala; baina ez matxinada materiala, espirituala ta animatarra baino.

5. Aita Santuaren bideak.

Azkenean agertu genduan Aita Santua, datorren azillean, Eguzki aldera doala, Filipinas-etara ta Australia-ra alegia.

Baina orain diñoenez leku bi areitara joatean, lndonesia-ko uriburu dan Djakarta-n bere geldialdia egingo dauala ta ango leterri-buru Suharto-gaz, be, berbaldiak izango dituzala.

Ta azken-azkenez, Ceylan-go gobernuak bere, mesedez, eskatu deutso, Filipinas-etara doanean Ceylan-go ur artean (isla), be, jeixteko lurrera; ta ordu bat beintzat an egiteko.

6. Yugoslabia-k Batikanogaz artu-emonak atondu ta antolatu gura dauz.

Orretarako Aita Santuaren Ordezkari Casaroli jauna ara joana da.

Eta Tito bera, leterriko Nagusia, laster Erroma'ra etorriko bide da, Aita Santuari begirune-ikerraldia egitera.

Baita egun oneitan barri au dator egunkarietan: Aita Santua, datorren urtean, Lourdes'era joango dala, ta andik Polonia'ko Crestokowa'ko Ama Birjinagana.

Wyszynski kardenalak, Aita Santua ara joan gogoz ta joranez irrikiten dagoela, jakitera emon dau, egun gutxi dirala.